Donostiako Lilatoira joateko autobusa antolatu du Udalak

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 14a, 13:09

Joateko autobusean bidaia egin nahi duenak otsailaren 27a baino lehen eman beharko du izena Elkargunean.

Martxoaren 1ean jokatuko da 2020. urteko Donostiako Lilatoia. Aurtengoa 31. edizioa da, eta hara joateko autobusa jarriko du Azkoitiko Udaleko Berdintasun ailak. Autobusa 08:30an abiatuko da Azkoititik Donostiara, Aizkibel liburutegiaren ondoko autobus geltokitik. 

Donostiatik itzultzeko ez da autobusik egongo; zerbitzua Donostiara joateko bakarrik izango da. Autobusean joan nahi dutenek Elkargunean eman beharko dute izena hilaren 27a baino lehen. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide