Haur-minbiziaren Nazioarteko egunarekin bat egingo dute Abarketatxo ludotekan

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 14a, 09:41
Abarketatxo ludoteka.

Bihar, zapatua, Haur-minbiziaren Nazioarteko Eguna izango da mundu osoan zehar, eta Abarketatxo ludotekan bat egingo dute egun horrekin.

Oztopo gehiagorik ez leloa izango du aurtengo Haur-minbiziaren Nazioarteko Egunak, eta bihar, zapatua, mundu osoan zehar ospatuko dute. Abarketatxo ludotekan ere bat egingo dute egun horrekin, eta hainbat ekintza prestatu dute biharko. Niños con cáncer elkartea osatzen duten taldeek, tartean Aspanogi elkarteak, zenbait ekintza proposatu dizkiete ikastetxeei eta ludotekei, eta Abarketatxon askotariko ekintzak egingo dituzte gaiaz sentsibilizatzeko, 16:30etik 19:30era bitartean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide