HARA! 'Hegan' singlea aurkeztu du Bulego taldeak

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 14a, 10:00

Bulego taldea sortu berri du Passepartout taldeko boskote azkoitiarrak, eta atzo aurkeztu zuen 'Hegan' izeneko singlea taldeak.

Sortu berri den Bulego Azkoitiko taldeak aurreneko singlea aurkeztu zuen atzo, osteguna, Gaztea irratian eta sarean: Hegan. Passepartout taldeko boskote bera dago Bulego taldearen atzean: Tomas Lizarazu (ahotsa eta gitarra), Jontxu Ape (baxua), Ruben Lizarralde (gitarra), Itzi Beitia (teklatua) eta Xabier Arrieta (bateria).

Izena ez ezik, izaera ere berria du boskotearen proiektu berriak. Izan ere, talde berria sortu dute musikariek, eta pop doinuetara jo dute, esaterako, Hegan abestian. Urola Kostako Hitzak hilaren 6an Bulego taldearen berri eman zuenean, taldeko kide Lizarazuk adierazi zuen "energia" transmititzen duela aurkeztu berri duten singleak: "Norbaitek egun txar bat duenean, energia puntu bat emango dion kantua da", esan zuen abeslariak orduan.

Erlazionatuak

Azalberrituta, sabaiak haustera

Maxixatzen.eus 2020 ots 06 Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide