Bizilorek 'Egungo Eredua Irauliz. Ebaluazio Hezitzailea Iruten' jardunaldietan parte hartu du

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 11a, 17:45

Joan zen larunbatean egin zituzten jardunaldiak Eibarren (Gipuzkoa), Udako Euskal Unibertsitateak eta LAB sindikatuak antolatuta. Dozenaka lagun elkartu ziren saioetan, eta Ebaluazio Hezitzailea egitasmora bidean lan egiten duten Euskal Herriko hainbat ikastetxek eskaini zituzten hitzaldiak.

Udako Euskal Unibertsitateak eta LAB sindikatuak antolatuta, joan zen larunbatean Egungo Eredua Irauliz. Ebaluazio Hezitzailea Iruten jardunaldiak egin zituzten bigarrenez Eibarren (Gipuzkoa). Hezkuntzaren arloan lan egiten duten Euskal Herriko dozenaka profesional elkartu ziren jardunaldietan, eta Ebaluazio Hezitzailea egitasmora bidean lan egiten duten hainbat ikastetxek eta fakultatek beraien proiektuen berri emateko tartea ere izan zuten. Horietako bat izan zen Azkoitiko Bizilore Eskola Aktiboa. Hain zuzen ere, Biziloreko ordezkariek beraien esperientziaren eta eskolaren ibilbidearen berri eman zuten jardunaldietan (irudian).

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide