Zein da 'entramie' hitzaren esanahia?

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'gaiñeako' Azkoitiko hitza erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'entramie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Entramie hitzak jateko edo edateko erraztasuna esan nahi du.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: "Horrek zaukeik entramie moteill!"

Euskara batuan: "Horrek zeukak jateko erraztasuna, motel!"

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide