Beherapen Azoka egingo dute zapatuan Balda plazan

Iazko Beherapen Azokako irudi bat.

Zapatuan, hilak 15, Beherapen Azoka izango da Balda plazan, eta hamar dendak beren postua jarriko dute hainbat maukarekin. Horrez gain, haurrentzako puzgarriak eta tailerrak egongo dira egun osoan zehar.

Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak eta Udalak Beherapen azoka antolatu dute elkarlanean, eta zapatuan, hilak 15, herriko hamar dendak postua jarriko dute Balda plazan arropa, oinetako eta bestelako produktuekin. Guztira, honako hamar dendek parte hartuko dute azokan: Yoko kirolak, Aitzaki kirolak, Maina, Trukebai, Aingeru loradenda, Munibe, Pitxin, Iroa, Lirain eta Arrospide Oinetakoak. Antolatzaileek adierazi dutenez, eguraldi txarra bada azoka Elkargunean egingo dute.

Bestalde, egunean zehar erosketak egiten dituzten herritarrek zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Erosketak egiterakoan papertxo bat bete beharko dute erosleek beren datuekin, eta postuetan egongo diren buzoietan sartu. Arratsaldean, 100 euroko bi bono zozkatuko dituzte herriko dendetan gastatzeko. Haur eta gaztetxoek ere izango dute zertaz gozatua zapatuan; puzgarriak eta tailerrak jarriko dituzte Baldan — eguraldi txarra eginez gero Elkarguneko Oteiza aretora lekualdatuko dituzte ekintza horiek—, eta zakelmariak ibiliko dira gozokiak banatzen herriko kaleetan zehar. Horrez gain, DBHko gazteek jan-edanerako postua jarriko dute eta musikaz alaituko dute azoka.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide