Karnabalak 2020

Karnabaletako egitaraua prestatu du Udalak

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 13a, 09:45
Iazko inauterietako irudi bat.

Astebete eskas gelditzen da aurtengo karnabaletarako, eta festarako prestatzen hasiak dira azkoitiarrak. Ostiralean eta zapatuan ospatuko dira Azkoitian inauteriak, eta horrekin lotuta, aurten izango diren ekintzen berri eman du Udalak.

Hurrengo ostiralean eta zapatuan, hilaren 21ean eta 22an, ospatuko dituzte azkoitiarrek 2020ko karnabalak, eta egun horietan, musikak eta mozorro lehiaketek hartuko dute Azkoitia. Beste urtez batez, irudimenez eta umoreak ez dute hutsik egingo festetan, eta udalak dagoeneko prest du egitaraua. 

Ohi bezala, herriko ikastetxeetako kalejirarekin hasiko dira inauteriak, ostiralean, eta arratsaldean dantzaldia egingo dute Oihan Vega disko jartzailearekin. Iluntzean, berriz, mozorro lehiaketa eta Disko Festa egingo dituzte gaztetxoek.

Larunbatean, berriz, umeena ez ezik, helduen txanda ere izango da. Eguerditik hasiko da festa herriann, Txalkor txistulari taldea, Musika Banda eta Bizkargi musika eskolako banda txikia kaleak girotzen arituko baitira. Arratsaldean ere musika izango da protagonista herrian, eta iluntzetik aurrera mozorro lehiaketak hartuko du tartea. Hain zuzen ere, mozorro lehiaketan parte hartzen dutenek 19:00etatik 20:30era artean eliza ataritik pasatu beharko dute, epaimahaiak tarte horretan egingo baitu mozorroen balorazioa. Tabernetara, berriz, 20:30etik aurrera joango da, dekorazioa ikustera.

Dagoeneko eman daiteke izena Udalak antolatu dituen Inauterietako Mozorro eta Tabernen Apainketa lehiaketetan. Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da 16 urte edo gehiago izatea, eta horretarako interesa duten herritarrek zein tabernek otsailaren 21era bitartean eman ahal izango dute izena, udaletxeko harrera bulegoan.

Hona hemen karnabaletako egitaraua:

Otsailak 21, ostirala:

  • 16:00etan, ikastetxeetako umeen kalejira.
  • 17:00etan, umeentzako merienda, herriko plazan.
  • Jarraian, umeentzako dantzaldia Oihan Vegarekin, herriko plazan.
  • 21:30etik 23:30era, 12-17 urte bitarteko gazteentzat mozorro lehiaketa eta Disko Festa DJ Xabi Fest-en eskutik. Sariak egongo dira.

Otsailak 22, zapatua:

  • 12:00etan, Txalkor txistulari taldearen kalejira.
  • 12:30ean, Azkoitiko Musika Bandaren eta Bizkargi musika eskolako banda txikiaren kalejira. 
  • 16:30etik 18:30era, Urolatarrak txaranga, herriko kaleetan zehar.
  • 18:30etik 19:45era, Kantu Kolore haur berbena.
  • 19:45etik 21:00era, Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia, herriko plazan.
  • 23:00etan, Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia, herriko plazan.
  • 00:00etan: mozorro lehiaketaren sari banaketa, herriko plazan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide