Mikel Uraken eta Abereh taldeen kontzertuak izango dira igandean Matadeixen

Abereh bakarlaria.

Igandean, hilak 16, bi kontzertu entzuteko aukera izango da Matadeixen. Mikel Uraken eta Abereh taldeak igoko dira agertokira, 19:00etan hasita.

Mikel Uraken eta Abereh taldeek kontzertua eskainiko dute igandean, hilak 16, Mataidexen. Bilbotarrek, besteak beste, Izaki Bizidun Berriak diskoko kantuak joko dituzte agertokian. Abereh bakarlariaren eskutik, aldiz, rock eta grunge akustikoa uztartzen dituen Zaunka datoz arin diskoko kantuak entzun ahal izango dira Matadeixen. 19:00etan hasiko dira kontzertuak, eta bost euro ordaindu beharko da sarrera.

Hona hemen Mikel Uraken eta Abereh taldeen bi bideoklip:

Mikel Uraken - Egun argitan

Abereh - Ekaitz gau honetatik ihesi

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide