Maxixatzenen zozketak

'Hansel eta Gretel' antzezlana ikusteko lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 11a, 09:00
Antzerkiko irudi bat. (Argazkia: Hansel eta Gretel)

Zapatuan, otsailak 15, 18:00etan eskainiko dute Hansel eta Gretel haurrentzako antzezlana Baztartxo antzokian. 

Datorren zapatuan, otsailak 15, Hansel eta Gretel haurrentzako antzezlana eskainiko dute Baztartxo antzokian, 18:00etan. Maxixatzenek antzerkia zuzenean ikusteko bi bazkiderentzako bina sarrera banatuko ditu ostiralean, Udalaren laguntzarekin. Zozketan parte hartzeko honako galdera hau asmatu beharko da:

BAZKIDEENTZAKO ZOZKETA

Zein konpainiaren lana da Hansel eta Gretel antzerkia?

Bidali erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora, otsailak 14, ostirala, baino lehen. Asmatzaileon artean zozketa egingo da, eta otsailaren 14an bertan jakinaraziko da webgunean.

Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide