'Tor' filmaren emanaldiarekin eta solasaldiarekin amaitu da Mendi Astea

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 7a, 10:27
Silvia Trigueros, On Bosco aretoan. (Argazkia: Anaitasuna M.B.)

Silvia Trigueros 'Tor' filmaz aritu zen atzo, osteguna, Floreaga Ikastetxeko On Bosco aretoan. Solasaldi horrekin amaitu da aurtengo Azkoitiko Mendi Astea.

Eskaladaren inguruko hitzaldiarekin hasi zen Azkoitiko Mendi Astea asteartean, eta mendiko eski lasterketez aritu ziren herenegun, asteazkena. Atzo, aldiz, Tor filma proiektatu zuten Floreagako On Bosco aretoan, eta bertan izan zen Silvia Trigueros, herritarren galderei erantzuten.

Triguerosek Tor de Geants izeneko 330 kilometroko lasterketan egindako proba agertzen da filmean, eta horretaz aritu zen hizketan, besteak beste. Atzoko solasaldiarekin amaitu zen aurtengo Azkoitiko Mendi Astea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide