Hainbat herritar joan da 'Herri bat irabazteko' hitzaldia entzutera

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 6a, 20:30

Mirene Begiristain EH Bilduko batzarkideak 'Herri bat irabazteko' hitzaldia eskaini du gaur, osteguna, Elkargunean. Hainbat herritar joan da hitzaldia entzutera.

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak nahiz koalizio abertzalearen aurrera begirako erronkak izan ditu hizpide, besteak beste, Miren Begiristain Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkideak gaur, osteguna, Elkarguneko Oteiza aretoan. Espainiako gobernu berriaz eta Espainiako estatuko politikan sorturiko blokeez ere aritu da Begiristain hitzaldian. Batzarkidearen arabera, PSOE eta Unidas Podemosek sortu duten koalizioak "muga estrukturalak" ditu: "PSOE eta Unidas Podemosek osatutako blokeak erreformak egin behar ditu, baina erreforma horiek egiteko onartu beharra dauka lurralde antolaketaren gatazka", azaldu du Begiristainek.

Iraitz Otaño Azkoitiko EH Bilduko kideak gidatu du saioa, eta hainbat herritar joan da hitzaldia entzutera. Ondoren, batzarkideari galderak egiteko aukera izan dute herritarrek. Solasaldiaren ostean, berriz, Azkoitiko EH Bilduren bilgune berria inauguratu dute. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide