Nerea Larrañaga, urtarrileko Zakelmariren irabazlea

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 7a, 12:00
Nerea Larrañaga.

Maxixatzenek banatu du otsaileko saria. Herrixen elkartearen 50 euroko txekea irabazi du Nerea Larrañagak, Zakelmari aurkitzeagatik.

Urtarrileko Maxixatzen aldizkarian Zakelmari non ezkutatuta zegoen asmatu behar zen: 21. orrialdean zegoen ezkutatuta. Maxixatzeneko bazkide guztien artean zozketa egin ondoren, Nerea Larrañagak irabazi du Herrixen merkatari elkartearen 50 euroko txekea.

Datorren hilean, Ogi Berri okindegiaren zortzi lagunentzako tarta zozkatuko du Maxixatzenek Zakelmari aurkitzen dutenen artean. Bidali erantzuna otsailaren 20a baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide