Nola da posible?

Eneko Etxeberria, EHUko irakaslea 2020ko ots. 5a, 16:21

Eneko Etxeberria EHUko irakasleak honako iritzi artikulu hau idatzi du Berria egunkarirako, joan zen urtarrilean Durangoko kutxazain automatiko batean hil zen azkoitiarraren kasua gogora ekarrita.

Gaztetako idealak galtzen edo apaltzen joatea bizitzaren beraren zikloaren pasadizo bat besterik ez dela argudia genezake. Odola irakiten edukitzetik pixkanaka, txuriaren eta beltzaren arteko hautaketa alde batera utzita, matizazioak eta bakoitzak bere bide-orri propioa bilatzera pasatzea ez da mundu hobe bat amesteari utzi eta norberaren zilborrari soilik begiratzea. Egia berdaderoa eta fede absolutua duten eredu kolektibista bortitz askoren aurrean, mundua bakoitzaren askatasunetik eraiki daitekeen biderako ere balio digu, atzean uzteko Platon, Aristoteles eta Hegel ditxosozkoak irudikatutako gizarte ideal eta perfektuak, diferentzia gustatzen zaigu, eta diferente pentsatzen duenak gehiago entretenitzen gaitu berdin-berdin pentsatzen duenak baino. Askoz interesanteagoa eta, batez ere, aberasgarriagoa da. Helburu erraldoiak utzi ondoren, plazer txikiak mantentzen gaituzte tente, tragoxka horiek, kafe eta mahai baten bueltan noizbehinka bizitzen ditugun une zoragarriak.

Dena perfektua. Segurtasun dosi handiarekin eraiki ditugu gure bizitzak. Baina, noizbehinka, amets gaiztoren bat izaten dugu. Gure bide hauek krudelkeriaren bideak ere badirelako: bakoitzak bere arazo ekonomikoei, sozialei, intelektualei eta kulturalei irtenbidea bilatzen die, eta besteez ahaztu egiten da. Seko ahaztu, gainera.

Horretan nenbilen, urtarrileko asteburu batean, konkretuki, larunbat arratseko ardo txuri dastaketa alaian. Oraingoan, aspaldian hitz egin ez nuen txikitako lagun bat inguruan nuen. Ez dakit nola izan zen eta nondik etorri zen gaia, baina... Durangon kutxa automatiko batean hildako etxegabearen inguruan hasi zen hizketan. Nik arrazoi serioak ditut herriko kontuetan deskonektatua egoteko, baina jarraitu egin nion hizketaldia, ardo goxoaz lagundurik, etxegabeen problematikan murgilduko nintzelakoan. Baina, ez. Izoztuta utzi ninduen. Aho zabalik eta deskolokatuta. Txikitako gure ezagun bat da Durangoko kutxa automatiko horretan hil dena. Azalpenak bilatzen saiatu nintzen, baina berehala konturatzen zara alferrikakoa dela.

Jarraitu artikulua irakurtzen, Berria.eus-en.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide