Zuzendaritza batzorde berria osatzeko deialdia ireki du Anaitasuna futbol taldeak

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 5a, 11:59
Urte bukaerako batzarra. (Argazkia: Anaitasuna futbol taldea)

Zuzendaritza batzordeak sei urteko agintaldia beteko du aurten, eta batzorde berria osatzeko deialdia ireki du futbol taldeak.

Anaitasuna futbol taldeak Zuzendaritza batzorde berria eratzeko deialdia zabaldu du. Zuzendaritza batzordearen kargua hartzeko asmoa duen talderik edo norbanakorik badao, gaur egungo Zuzendaritza Batzordeko presidentea den, Pedro Urdapilleta presidentearekin jarri beharko du kontaktuan 605 77 57 94 telefono zenbakira deituta. Egungo zuzendaritzak uda hasieran hartuko du azken erabakia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide