Jon Segurolaren hitzaldiarekin hasi da Mendi Astea

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 5a, 11:30
Jon Segurola, hitzaldian. (Argazkia: Anaitasuna M.B.)

Floreagako On Bosco aretoan eskaini zuen eskaladari buruzko hitzaldia Segurolak.

Atzo, asteartea, hasi zen Anaitasuna mendi bazkunak antolatutako 2020ko Azkoitiko Mendi Astea. Eskalada munduan zehar izenburupean, azken bost urteetan egindako bidaietako irudiak erakutsi zituen Jon Segurola 'Burutzu' azkoitiarrak, Floreagako On Bosco aretoan. Segurolak hainbat argazkirekin eta bideorekin egindako muntaia bat proiektatu zuen solasaldian.

Mendi eskiaren txanda

Gaur, asteazkena, Arkaitz Irureta, Javi Dominguez, Izaskun Zubizarreta eta Fermin Ilarregi mendiko eski lasterketez arituko dira solasean; ostegunean, berriz, Tor filmaren emanaldia eta solasaldia izango dira Iñaki Urresti zuzendariarekin eta Silvia Trigueros filmeko protagonistarekin. Bi ekitaldiak Floreaga Ikastetxeko On Bosco aretoan izango dira, 19:30ean hasita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide