Xabier Orozek Printzesaren Kopa irabazi du Gipuzkoa Basketekin

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 5a, 08:32
Xabier Oroz, ezkerrean, garaikurra eskuan duela. (Argazkiak: FEB)

55 eta 62 nagusitu zen talde donostiarra Valladoliden kantxan; 19 urteko ibilbidean Gipuzkoa Basketek lortu duen hirugarren txapelketa da. 

Xabier Oroz (Azkoitia, 1996) Delteco Gipuzkoa Basket taldeko saskibaloi jokalari azkoitiarrak Printzesaren Kopa irabazi zuen atzo, asteartea, Carramimbre Valladolid taldearen aurka, Valladoliden.

55 eta 62 irabazi zuen Gipuzkoa Basketek partida guztian aurretik joan eta gero. Donostiako saskibaloi taldeak bere historian lortu duen hirugarren lorpena eskuratu zuen. Orozek ia 30 minutu jokatu zituen finalean, eta 9 puntuko balorazioa lortu zuen. Azkoitiarrak, taldeko kapitain bezala, garaikurra Espainiako saskibaloi federazioko kideen eskutik jaso zuen eta taldekideen aurrean gora altxatu zuen.

Orozek garaikurra altxatu zuen unea. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide