Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketako finalera sailkatu da Txikia IV.a

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 4a, 09:43
Ugaitz Mugertza eta Julen Alberdi, AbadiƱon. (Argazkiak: Ibon Errazu)

Abadiñon (Bizkaia) jokatu zuten atzo txapelketako bosgarren jardunaldia, eta azkoitiarra eta Ugaitz Mugertza nagusi izan ziren. Martxoan Azpeitian jokatuko den finalera sailkatu da.

Julen Alberdi Txikia IV.a eta Ugaitz Mugertza Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketako finalera sailkatu dira. Abadiñoko probalekuan (Bizkaia) jokatu zuten atzo, astelehena, txapelketako bosgarren jardunaldia Iker Vicente eta Jesus Mari Mujikaren aurka. Azkoitiarrak eta Mugertzak 21 minutu eta 5 segundoan amaitu zituzten lanak; minutu bat eta zortzi segundo gehiago behar izan zituzten Vicentek eta Mujikak.

Saioan hainbat enbor mozteko lana zuten: erlojuaren aurka 45 ontzako enborra, zutik 54 ontzakoa, abiadura proban 65 ontzakoa, zutik 45 ontzakoa eta etzanda 54 ontzakoa, eta azkenik, lan erdira 54 ontzako lau enbor eta 60 ontzako bi enbor ebaki behar izan zituzten. Txikia IV.ak eta Mugertzak aurkariek baino azkarrago amaitu zituzten proba guztiak, eta ondorioz, martxoaren 7an Azpeitian jokatuko den finalerako sailkapena lortu zuten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide