Asteazkenean hasiko da XLVI. Atano III.a Pilota Txapelketa

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 3a, 14:48
Iazko finalistak eta udal eta pilota elkarteko ordezkariak, Gurea pilotalekuan.

Izen emateak gora egin du, eta 71 neska-mutilek parte hartuko dute aurten txapelketan.

Datorren asteazkenean, otsailak 5, hasiko da Oteiza Pilota Kirol Elkarteak antolatutako XLVI. Atano III.a Pilota Txapelketa. Azken urteetako izen ematerik handiena izan du buruz buruko txapelketak, eta aurten 71 neska-mutilek parte hartuko dute. 8, 9, 10, 11 eta 12 urteko neska-mutilek jokatuko dute txapelketan. Aste honetan asteazkenean eta ostegunean jokatuko dituzte partidak, 17:15etik aurrera. Hona hemen partiden ordutegiak:

Asteazkena, otsailak 5:

  • 8 urtekoak:
    1. Jokin Alkorta vs Ekain Juaristi
    2. Mikel Arriola vs Maia Uranga
    3. Julen Azpiazu vs Julen Iraeta
    4. Jon Ucin vs Markel Rubio
    5. Jakes Kortadi vs Denis Santos
    6. Julen Arozena vs Alaia Rubio
    7. Mikel Graña vs Aunitz Zaldua
    8. Aner Romero vs Adur Huerta

Osteguna, otsailak 6:

  • 11 urtekoak:
    1. Jon Larramendi vs Uritz Zabaleta
    2. Iker Beristain vs Oier Juaristi
    3. Julen Etxaniz vs Mikel Alberdi
    4. Eneko Mera vs Joritz Astigarraga
    5. Urtzi Segurola vs Peru Uranga

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide