Pentsiodunak plazan elkartu dira beste astelehen batez

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 3a, 12:18
Pentsiodunak, plazan.

Pentsio duinak eskatu dituzte beste aste batez erretiratuek herriko plazan egin duten elkarretaratzean. 

Astelehenero bezala, herriko pentsiodunek elkarretaratzea egin dute plazan. Herriko plazako eskaileretan bilduta egin dute protesta dozenaka lagunek, eta asteroko aldarriari eutsi diote gaur ere; Pentsio duinen alde karteltxoak izan dituzte eskuetan. Datorren astelehenean, ordu eta leku berean egingo dute kontzentrazioa, eta herritar guztiei egin diete dei protesta ekitaldian parte hartzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide