Batasunaren Festa ospatu dute Floreagako ikasle ohiek

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 3a, 09:11
Talde argazkia atera zuten mezaren ondoren. (Argazkia: Floreaga)

Atzo, igandea, meza eta bazkaria egin zituzten Floreaga Ikastetxeko ikasle ohiek.

Atzo, igandea, ospatu zuten Batasunaren Festa Floreaga Ikastetxeko ikasle ohiek. 1938tik 1947ra egin zuten salestarrek lehen etapa Azkoitian, eta garai hartako 23 ikasle ohik On Bosco eguna ospatu zuten atzokoan.

Eguerdian meza izan zuten Floreagan bertan, eta Alai Batzak haurren abesbatzak hainbat abesti eskaini zituen. Urtero bezala talde argazkia atera zuten gero, eta handik Azpeitiko Hotel Loiolara joan ziren bazkaria egitera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide