On Bosko rallyrako prest dira Axiri auto klasikoen taldeko kideak

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 1a, 18:12
Axiri auto klasikoen taldeko kideak.

Otsailaren 15ean, larunbata, On Bosko rallyaren hamargarren edizioa izango da, eta eskualdeko dozena bat gidarik Axiri auto klasikoen taldearekin parte hartuko du proban. Errenterian hasi eta Loiolan bukatuko da zeharkaldia.

Datorren otsailaren 15ean, larunbata, On Bosko rallyaren hamargarren edizioa izango da, eta gaur aurkeztu dute zeharkaldi "ospetsu" horretan aterako den eskualdeko taldea. Hain zuzen ere, Axiri auto klasikoen taldeko hamabi gisarik parte hartuko dute Errenterian hasi eta Loiolan bukatuko den proban.

Zumaiako, Zarauzko, Azpeitiko nahiz Azkoitiko herritarrak dira talde horretan parte hartuko dutenak, eta gaurko aurkezpenean izan dira denak, beren autoekin. Talde horretako kide eta Axiri garajeko kudeatzaile Oscar Bernalek azaldu duenez, Gipuzkoan barrena ibiliko dira rallyan, eta ibilbidea Azpeitian bukatuko dute. 11:30ean aterako da lehen autoa Errenteriatik, eta 14:45ean Kiruri jatetxean bazkalduko dute 380 bat lagunek.

Antonio Sudupe da taldeko kideetako bat, eta hark azaldu duenez, Azkoitian orain dela bederatzi bat urte hasi ziren auto klasikokoekin lanean, "gustuko" dutelako. Gainera, rallyaren antolatzaileei eskaera zehatz bat egin die hark: datorren urteko On Bosko rallyaren edizioa Azkoitian bukatzea nahi dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide