EH Bilduk solasaldia eta Bilgune berriaren inaugurazioa egingo ditu datorren ostegunean

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 31a, 14:55
Mirene Begiristain. (Argazkia: EH Bildu)

Mirene Begiristain EH Bilduko Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkideak hitzaldia emango du lehenik Elkargunean, eta ondoren inauguratuko dute Bilgune berria.

Azkoitiko EH Bilduk bilgune berria inauguratuko du datorren ostegunean, otsailak 6. 2018ko uztailean ireki zuen lehenaldiz koalizio abertzaleak Bilgunea herrian, Trenbidearen Zumardian. Orain, metro batzuk mugitu eta bidegurutze ondoan jarriko du Bilgunea —lehen Josi saltokia zena—. 

Bilgunearen inaugurazioaren aurretik, 19:00etan, Mirene Begiristain EH Bilduko Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkideak solasaldia eskainiko du Elkargunean. Besteak beste, testuinguru politikoa, EH Bilduren posizioa eta tesia, Euskal Herrira begirako gakoak, datozen erronkak eta Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak izango ditu hizpide. Solasaldia amaitutakoan egingo dute Bilgunearen inaugurazioa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide