Martxan dira ibilgailu elektrikoentzat jarritako kargaguneak

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 31a, 13:35
Xabier Artola udaltzain burua eta Javier Zubizarreta alkatea. (Argazkia: Udala)

Autoak kargatzeko gune bat herriko plazan dago, Kultur Etxearen azpian, eta bigarrena, Xabier Munibe kalean.

Udalak ibilgailu elektrikoentzat kargaguneak ipini ditu mugikortasun elektrikoa sustatu asmoz. Horretarako, eta kotxe elektrikoen aldeko apustua gero eta sendoagoa izan dadin, azpiegitura bat eraiki du herritarrei zuzenduta. Gainera, Udaltzaingoak aurrerantzean erabiliko duen ibilgailu berria elektrikoa da %100ean.

Autoak kargatzeko guneak

Errekarga sarea bi gunek osatzen dute. Kargagune bat herriko plazan dago, Kultur Etxearen azpian, eta bigarrena, Xabier Munibe kalean. Zerbitzua erabili ahal izateko derrigorrezkoa da mugikorrean Errekarga publikoa Iberdrola izeneko aplikazioa jaistea, Iberdrolaren eskutik emango baita zerbitzua.

Aplikazioa jaitsitakoan, erabiltzaileak erregistratu egin behar du erabiltzaile eta pasahitz bidez eta diru-kantitate bat zehaztu. Behin hori eginda, erabiltzaileak errekarga puntuetan ibilgailua kargatzeko aukera izango dute aplikazioa erabiliz. Udalak azpiegitura finantzatzeaz gain, errekarga puntuen mantenimendua ere bere gain hartuko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide