Zozketa

Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Ene ba!' antzezlana ikusteko sarrerak

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 31a, 09:25

'Ene ba!' antzezlana taularatuko du Txalo Produkzioak konpainiak zapatuan, otsailak 1, Baztartxo antzokian. Familia afari batean oinarritzen da obra, eta harremanak, hipokrisia eta bestelako gaiak lantzen ditu

Familia afari bateko solasaldi arrunt bat zena, katramilatzen hasi, eta zerbait ilunago bihurtuko da Txalo Produkzioak konpainiak zapatuan, otsailak 1, taularatuko duen Ene ba! antzezlanean; hitzordua Baztartxo antzokian izango da, 19:30ean.

Emanaldi horretara joateko bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Maxixatzenek bazkideen artean, eta honako hauek dira saridunak:

  • Saioa Arrieta
  • Mila Irazoki

Lehiaketan parte hartzeko erantzun zuzena honako hau zen: Jose Kruz Gurrutxaga.

Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide