Komunikatzeko zailtasunen aurrean zer egin azaldu du Iera Zuazolazigorragak

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 31a, 09:11
Oteiza aretoa beteta. (Argazkiak: Marea Urdina)

Marea Urdinak antolatuta, Zer egin komunikazio eta hizkuntza arazoak daudenean? hitzaldia eskaini zuen Iera Zuazolazigorragak asteazkenean, Elkargunean.

Elkarguneko Oteiza aretoa bete egin zen asteazkenean Marea Urdinak antolatutako hitzaldia jarraitzeko. Komunikatzeko zailtasunen aurrean egin daitekenari buruz hitz egin zuen Iera Zuazolazigorraga logopedak. Zuazolazigorragak argi utzi zuen pertsona guztiek lagun dezaketela komunikatzen gogoa, pazientzia eta enpatia erabiliz.

Logopedak azpimarratu zuen beti egin daitekeela zerbait egoera hobetzeko. Halaber, ahozko hizkuntza berreskuratzea ezinezkoa den kasuetan beste sistema bat lehenbailehen eratzea "oso garrantzitsua" dela azaldu zuen, pertsona horren bizitza kalitatea bermatzeko ezinbestekoa delako.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide