Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 29a, 11:46

Gaur, urtarrilak 29, ohiko osoko bilkura egingo dute udal ordezkariek, udaletxeko bilkura areto nagusian; 19:00etan hasita, hainbat gai landuko dute bertan.

Hainbat gai landuko dute gaur, asteazkena, Udaleko ohiko osoko bilkuran, 19:00etan hasita. Besteak beste, Udaleko aurrekontua gauzatzeko udal arauaz eta gurasotasun baimenak partekatzeaz arituko dira gaurko saioan. Hona hemen gaurko gai zerrenda:

  • Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
  • Udaleko aurrekontua gauzatzeko udal arauaren hasierako onespena.
  • EUDELek emandako gomendioarekin bat, gurasotasun baimenak parekatzearen onespena.
  • Behin betiko onespenen berri ematea.
  • Aurrekontuari buruzko informazioa.
  • Galde-erreguak.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide