Maxixatzenen zozketak

'Ene ba!' antzezlana ikusteko lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 28a, 15:06

Zapatuan, otsailak 1, 19:30ean eskainiko dute Ene ba! antzezlana Baztartxo antzokian. 

Datorren zapatuan, otsailak 1, Ene ba! antzezlana eskainiko dute Baztartxo antzokian, eta Maxixatzenek antzerkia zuzenean ikusteko bi bazkiderentzako bina sarrera banatuko ditu ostiralean. Zozketan parte hartzeko honako galdera hau asmatu beharko da:

BAZKIDEENTZAKO ZOZKETA

Zein aktore azkoitiarrek parte hartzen du Ene ba! antzezlanean?

Bidali erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora, urtarrilak 31, ostirala, baino lehen. Asmatzaileon artean zozketa egingo da, eta urtarrilaren 31n bertan jakinaraziko da webgunean.

Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide