'Glittering Misfits', 'El misterio del dragón' eta 'Richard Jewell' filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 29a, 08:30

Glittering Misfits, El misterio del dragón eta Richard Jewell filmak eskainiko dituzte ostiraletik astelehenera bitartean.

Baztartxo antzokian hiru film eskainiko dituzte asteburuan. Ostiralean, 22:00etan, zine forumari dagokion Glittering Misfits eskainiko dute. Zapatuan, berriz, ez da film emanaldirik izango Ene ba! antzeznala dela-eta. Igandean saio bikoitza izango da, antzokian. 17:00etan, El misterio del dragón haurrentzako filma emango dute, eta 19:30ean, Richard Jewell. Astelehenean —ikuslearen eguna— Richard Jewell filma eskainiko dute, 20:00etan. Hona hemen film guztien aurrerapen bideoak:

Glittering Misfits zine foruma

 

El misterio del dragón haurrentzako filma

Richard Jewell helduentzako filma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide