Manex Larrañagak 23 urtez azpiko hirugarren duatleta onenaren izendapena jaso du

Manex Larrañaga, eskuinean. (Argazkia: Gipuzkoako Triatloi Federazioa)

Azkoitri triatloi klubeko kideak 23 urtez azpiko hirugarren duatleta onenaren izendapena lortu zuen.

Manex Larrañaga Azkoitri triatloi klubeko partaidea 23 urtez azpiko Euskadiko hirugarren duatleta onena izendatu zuen Gipuzkoako Triatloi Federazioak, joan den igandean. 2019. urteko triatloi eta duatloi zirkuituetako irabazleen gala egin zuten Eibarren (Gipuzkoa), eta azkoitiarrak duatloi mailako hirugarren izendapena jaso zuen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide