Garbigunea itxita egongo da etzi greba orokorra dela eta

Etzi, osteguna, greba egingo dute Urola Erdiko Mankomunitateko langileek. Hori dela eta, garbigunea itxita egongo da eta egun horretan ez dute hondakinen bilketarik egingo.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak greba orokorra deitu du ostegunerako, eta Urola Erdiko Mankomunitateko langileek ere greba egingo dutela jakinarazi dute. Hori dela eta, garbigunea itxita egongo da ostegun honetan, eta ez dute hondakinik jasoko. Beraz, herritarren edukiontzietako nahiz saltokietako eta industriaguneetako hondakinak jaso gabe geldituko dira.

Bestalde, greba dela eta industriaguneetan aldaketa batzuk izango dira. Urola Erdiko Mankomunitateko kideek adierazi dutenez, gune horietan kartoi bolumen handia sortzen da, eta astebete hondakin horiek ez jasotzeak arazoak sor diezazkioke zenbait enpresari. Hori dela eta, bihar, asteazkena, egingo dute kartoi bilketa, eta asteazkenetan izaten den film bilgarriaren bilketarik ez dute egingo.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide