Euskaraldia 2020

Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartuko du Azkoitiak

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 27a, 10:39

'Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan' leloa izango du Euskaraldiaren bigarren edizioak, eta azaroaren 20tik abenduaren 4ra artean izango da. Azkoitiak bigarren edizio honetan ere parte hartuko duela iragarri du.

Euskaraldiaren lehenengo edizioak utzitako "zapore" eta "aldarte ona" dela eta, Azkoitiak egitasmoaren bigarren edizioan ere parte hartuko duela iragarri du. Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan leloa izango du Euskaraldiak aurten, eta azaroaren 20tik abenduaren 4ra artean izango da.

Antolatzaileek adierazi dutenez, bi ardatz izango ditu aurtengo Euskaraldiak: herritarren arteko hizkuntza ohituretan eragitea eta entitateen funtzionamenduan euskararen erabilera hazteko neurriak bultzatzea.

Egitasmoaren lehen edizioan 2.116 azkoitiarrek parte hartu zuten Ahobizi eta Belarriprest roletan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide