Juaristi ISBk galdu egin du etxean

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 27a, 10:22
Artxiboko irudi bat.

Iñaki Jimenezen mutilak ez ziren Igualatorio Cantabria taldea mendean hartzeko gai izan: 90 eta 95 bukatu zen partida. Azken asteetako emaitzak tarteko, sailkapeneko lehen postutik hirugarrenera jaitsi da ISB. Datorren astean Algecirasen jokatuko du Azkoitiko eta Azpeitiko taldeak, Enerdrink Udea Algeciras taldearen kontra.

Juaristi ISBk 2019-2020 denboraldiko 19. jardunaldia jokatu zuen atzo, igandearekin, Azpeitiko kiroldegian, eta Iñaki Jimenezen mutilak ez ziren Igualatorio Cantabria taldea mendean hartzeko gai izan. Hain zuzen ere, 90 eta 95 bukatu zen partida, eta azken asteetako emaitzak tarteko, sailkapeneko lehen postutik hirugarrenera jaitsi da ISB. Lehen laurdenean ezin izan zuen aurrea hartu Juaristi ISBk, eta 19 eta 29 bukatu zen zatia. Bigarrenean, ISB nagusitu zen, baina batutako puntuak ez zitzaizkion sailkapenean aurretik jartzeko aski izan taldeari. Hirugarrenean ere, ISBk puntu gehiago lortu zituen, eta laugarrenean ere puntu bat goitik bukatu zuen laurdena. Dena den, lehen zatiko puntu aldeari ezin izan zion buelta eman Juaristi ISBk, eta Cantabriara joan zen garaipena. Speancer Reaves izan zen etxeko taldeko saskiratzaile onena, 20 puntu lortu baitzituen.

Datorren astean Algecirasen jokatuko du Azkoitiko eta Azpeitiko taldeak, Enerdrink Udea Algeciras taldearen kontra.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide