Borja Zubizarreta nagusitu da IV. Etxera Trail mendi lasterketan

Gernika-Lumon jokatu zuten mendi lasterketa atzo, eta azkoitiarrak 01:14:26 denbora behar izan zuen 16 kilometroko ibilbidea osatzeko.

Lau Hortz kultur elkarteak antolatuta, IV. Etxera Trail mendi lasterketa jokatu zuten atzo, igandea, Gernika-Lumon (Bizkaia), eta Borja Zubizarreta korrikalari azkoitiarra nagusitu zen proban. Gernika-Lumo inguruko mendiak zeharkatuz, hamasei kilometroko ibilbidea osatu behar zuten korrikalariek, eta Zubizarretak 01:14:26 denbora behar izan zuen lasterketa bukatzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide