Jon Markinak eta Diego Corralesek irabazi dute XII. Mus Txapelketaren Azkoitiko kanporaketa

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 25a, 17:03

Gaur, zapatua, jokatu dute Euskal Herriko XII. Mus Txapelketako Azkoitiko kanporaketa Dean tabernan, eta Jon Markinak eta Diego Corralesek osatutako bikotea izan da nagusi.

Jon Markinak eta Diego Corralesek osatutako bikoteak irabazi du Euskal Herriko XII. Mus Txapelketako Azkoitiko kanporaketa. Gaur, zapatua, jokatu dute txapelketa Dean tabernan, eta hainbat bikotek parte hartu du bertan. Bikote irabazleak Zakela tabernako afaria irabazi du, eta parte-hartzaile guztiek Dean tabernak emandako ardo botila bat ere jaso dute.

Horrez gain, Markinak eta Corralesek otsailaren 29an Seguran (Gipuzkoa) izango den Gipuzkoako kanporaketara sailkatzea lortu dute. Lehia horretan txapelak, garaikurrak, asteburuko egonaldiak, otorduak eta abar banatuko dituzte. Gainera, Euskal Herriko finalera sailkatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Euskal Herriko finala martxoaren 14an izango da, Zigoitian (Araba).

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide