'Kale garbiak' kale animazio saioa, irudietan

Atzo, ostirala, 'Kale garbiak' ikuskizuna eskaini zuen Intujai Teatro taldeak herriko kaleetan zehar, 'Azkoitti garbixe, etxie bezelaxe' kanpainaren baitan.

Abian da dagoeneko Azkoitti garbixe, etxie bezelaxe kale garbiketaren inguruko kanpaina. Atzo, ostirala, egitasmoaren barruko Kale garbiak ikuskizuna eskaini zuen Intujai Teatro taldeak herriko kaleetan barrena, eta hainbat gaur, gazte eta heldu erakarri zuen ikuskizunak. Antzezleek sentsibilizazio mezuak zabaldu zituzten ikuskizunean, eta modu ludikoan egin zuten aldarrikapena.

(Argazkiak: Azkoitiko Udala)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide