Hainbat lagun elkartu da etxepeetako irisgarritasun obren inguruko hitzaldian

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 22a, 19:26

Jose Luis Camarzana abokatuak etxepeetan irisgarritasun obrak egiterakoan, bizilagunen komunitateak nola joka dezakeen azaldu du gaur, asteazkena, Elkargunean. Hainbat herritar joan da hitzaldia entzutera.

Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak antolatuta, etxepean irisgarritasun obrak egiterakoan bizilagunen komunitateak nola joka dezakeen azaldu du Elkargunean gaur, asteazkena, Jose Luis Camarzana abokatuak. 19:00etan hasi da hitzaldia eta Jabetza Horizontalaren Legearen inguruko hainbat alderdi izan du hizpide saioan. Besteak beste, etxepe batean irisgarritasuna hobetzeko obrak egin ahal izateko zer gehiengo behar den azaldu du hark, baita zer egin daitekeen bizilagun batek hobekuntzarik egin nahi ez badu edo horretarako diru sarrerarik ez badu ere. Bestalde, Azkoitia Lagunkoiak hileroko bilera egin du Elkargunean, hitzaldiaren aurretik.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide