Euskal Herriko XII. Mus Txapelketako kanporaketa izango da zapatuan Dean tabernan

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 22a, 12:38

Euskal Herriko Mus Federazioak antolatutako lehiarako izen-ematea 14:30ean zabalduko dute, eta bikote bakoitzak hogei euro ordaindu beharko du parte hartzeko. Lehia, berriz, 15:30ean hasiko da. Parte-hartzaile kopuruaren arabera, Gipuzkoako kanporaketara sailkatzeko aukera izango da.

Euskal Herriko XII. Mus Txapelketako kanporaketa izango da zapatuan, 15:30ean hasita, Dean tabernan. Euskal Herriko Mus Federazioak antolatutako lehiarako izen-ematea 14:30ean zabalduko dute, eta bikote bakoitzak hogei euro ordaindu beharko du parte hartzeko. Hainbat sari banatuko dute kanporaketa bukatzean. Hain zuzen ere, bikote irabazleak Zakela tabernako afaria irabaziko du, eta parte hartzaile guztiek Dean tabernak emandako ardo botila bat jasoko dute.

Parte-hartzaile kopuruaren arabera, Gipuzkoako kanporaketara sailkatzeko aukera izango da. Azkoitiko kanporaketan hamar bikotek parte hartzen badut, bikote bat sailkatuko da Gipuzkoako lehiara; 11-18 bikoteren artean badira, berriz, bi. Aldiz, 19 eta 25 bikote artean animatzen badira Azkoitiko lehian parte hartzera, hiru sailkatuko dira Gipuzkoako kanporaketara, eta 26 bikotetik gora badira, lau.

Gipuzkoako kanporaketa otsailaren 29an izango da Seguran. Lehia horretan txapelak, garaikurrak, asteburuko egonaldiak, otorduak eta abar banatuko dituzte. Gainera, Euskal Herriko finalera sailkatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Euskal Herriko finala martxoaren 14an izango da, Zigoitian (Araba).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide