'1917' eta 'Espías con disfraz' filmak emango dituzte aste honetan Baztartxon

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 22a, 09:00

Bi film ikusteko aukera izango da aste hontan Baztartxon. Ostiralean, zapatuan, igandean eta astelehenean, '1917' filma emango dute; 'Espías con disfraz' haurrentzako filma, aldiz, igandean izango da ikusgai.

1917 eta Espías con disfraz filmak ikusteko aukera izango da aste honetan Baztartxo antzokian. 1917 filma honako egun hauetan izango da ikusgai: ostiralean (22:00), zapatuan (22:00), igandean (19:30), eta astelehenean (20:00), ikuslearen egunean. Espías con disfraz haurrentzako filma, berriz, igandean emango dute, 17:00etan.

Hona hemen aurrerapen bideoak:

1917

Espías con disfraz

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide