Sahararen aldeko janari bilketa egingo du Wadna elkarteak

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 21a, 11:52

Zapatuan, Azkoitiko Eroski supermerkatuan egingo dute janari bilketa Wadna elkartekoek.

Zestoako Wadna elkarteak Sahararen aldeko janari bilketa egingo du egunotan. Datorren zapatuan, urtarrilak 25, Eroski supermerkatuan izango da jakiak uzteko aukera, 10:00etatik 20:30era bitartean. Zestoan ere egingo dute janari bilketa

Jasotako elikagaiak Sahararen aldeko XVI. Euskal Karabanarekin batera bidaliko dituzte herrialde horretara, datorren otsailean. Tindufeko kanpalekuetan bizi diren Saharako errefuxiatuei laguntzeko egitasmoa da Euskal Karabana, eta Zestoako Wadna eta Zumaiako Daralhi elkarteek proiektuarekin bat egin dute beste urte batez. Sahararrek duten elikagai eskasia tarteko, haiei laguntzea da proiektuaren helburua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide