Txikia IV.a irabazle, Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren hirugarren jardunaldian

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 20a, 12:10

Azkoitiarrak Ugaitz Mugertza izan zuen lagun proban, eta bikotea erraz nagusitu zen norgehiagokan; irabazleek Ruben Saralegik eta Eneko Otañok osatutako bikoteak baino bi minutu gutxiago behar izan zituzten lanak amaitzeko. 

Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu zuten atzo, igandea, Aian, eta Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra lehiatu zen proban, Ugaitz Mugertza ondoan zuela. Bikoteak Ruben Saralegi eta Eneko Otaño izan zituen aurrez aurre, eta Mugertzak eta Txikia IV.ak egin zuten denborarik onena. Izan ere, irabazleek 21 minutu eta lau segundo behar izan zituzten lanak amaitzeko, eta Saralegik eta Otañok baino bi minutu gutxiago, hain zuzen ere.

Gizonezkoen binakako txapelketa ez ezik, emakumezkoen Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa eta gizonezkoen Urrezko Harri-jasotze Txapelketa ere jokatu zituzten Aian, eta Nerea Sorondo eta Iñigo Eizagirre Eiza izan ziren garaileak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide