Jon Orbegozo eta Alejo Azkue nagusi Udazkeneko Tenis Txapelketan

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 18a, 14:24
Finaleko partaideak eta antolatzaileak, Txerloiako tenis pistetan. (Argazkia: Txerloia)

Eguerdian hasita jokatu dituzte Txerloiako tenis pistetan Udazkeneko Txapelketako final nagusia eta quick mailakoa.

Jon Orbegozo azpeitiarra eta Alejo Azkue azkoitiarra nagusitu dira gaur, zapatua, Txerloiako tenis pistetan jokatu diren Udazkeneko Txapelketaren finaletan. Orbegozok 6-1 eta 7-5 irabazi dio Agustin Quintanari. Quick mailako finalean, berriz, Alejo Azkuek 6-2 eta 6-0 irabazi dio Eneko Etxanizi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide