Urtarrilaren 30eko greba prestatzeko bilera egingo dute gaur

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 17a, 15:22

Greba Batzordeak 18:00etarako deitu du bilera, Elkargunean

Urtarrilaren 30ean izango den greba eguna prestatzen jarraitzeko, Greba Batzordeak bilera egingo du gaur. 18:00etan izango da batzarra, Elkargunean, eta herritar orok izango du han parte hartzeko aukera.

Euskal Herriko Gutun Sozialak greba orokorra antolatu du urtarrilaren 30erako lan, pentsio eta bizitza duinak aldarrikatzeko. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide