Arrolako kastroan garatutako berreraikitze birtuala ezagutu du Udalak

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 17a, 09:05
Aztarnategia ostegunean bisitatu zuten. (Argazkiak: bizkaia.eus)

Azkoitiko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera bisitatu du Arratzuko aztarnategia bisitatu dute, Bizkaiko Foru Aldundiak han erabilitako teknikak ezagutzeko asmoz.

Bizkaiko Foru Aldundiak Arrolako (Arratzu, Bizkaia) aztarnategia islatzeko egin duen berreraikitze birtuala ezagutu asmoz bisita egin zuten atzo, osteguna, Azkoitiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Sonia Vazquez eta Juan Bautista Mendizabal zinegotziak eta Jesus Arrizabalaga udal teknikaria izan ziren Arratzun. Arrolako herrixka berezi horretan bizi zen ekialdeko Kantauri aldeko biztanleria II. Burdin Aroko azken etapan eta erromatar garaiaren hasieran. Aztarnategian martxan jarritako lan teknikoak eta teknologikoak ezagutu zituzten.

Bizkaiko Foru Aldundiak sortu duen aplikazio baten bidez, Arrolako aztarnategia ikustera joaten diren bisitariek herrixka jatorrian nolakoa zen ezagutzeko aukera dute tablet gailu bidez. Errealitatea eta berreraikitze birtuala uztartzen dituzten teknikak erabili dituzte egitasmoa sortzeko. Horrez gain, egungo herrixka aireko bideoak eskaintzen dituzte, bai eta bertan bizi zirenen etxebizitza zahar baten berreraikitze errealaren 360 graduko argazkia ere.

Tabletarekin aztarnategia ezagutzen. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide