'Zaldi Urdina' antzezlana ikusteko sarrerak zozkatu ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 16a, 15:59

Artedrama, Axut eta Dejabu Panpin Laborategia antzerki konpainiek bihar Baztartxo antzokian eskainiko duten antzezlana doan ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Maxixatzenek bazkideen artean, Udalaren laguntzarekin. Hona hemen irabazleen izen-abizenak:

Artedrama, Axut eta Dejabu Panpin Laborategia antzerki konpainiek Zaldi urdina obra taularatuko dute bihar, ostirala, 21:30ean, Baztartxo antzokian. Emanaldi horretara joateko bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Maxixatzenek bazkideen artean, eta honako hauek dira saridunak: Miguel Mari Garate eta Igone Bastarrika. Maxixatzen dagoeneko jarri da saridunekin harremanetan.

Lehiaketan parte hartzeko erantzun zuzenak honako hauek ziren: Unai Iturriaga eta Igor Elortza.

Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Erlazionatuak

Zaldiaren itzal luzea, agerira

Maxixatzen.eus 2020 urt 16 Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide