Dantzaldia antolatu du ostiralerako Plaza Ondo elkarteak

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 15a, 14:03

17:00etatik 20:00etara bitartean dantzaldia izango da jubilatuen elkartean.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak dantzaldia antolatu du etzirako, ostirala. San Anton eguna dela-eta, 17:00etatik 20:00etara bitartean jarriko dute musika jubilatuen elkarteko aretoan dantza egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide