Zein da 'kibistie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Kibistie edo lokarriaren korapiloa egiten. (Argazkia: Pixabay)

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'tarratx' Azkoitiko hitza erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'kibistie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia

Kibistie hitzak lokarriaren korapiloa esan nahi du.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: "Txikixei kibistie eitten erakutsi dixot".

Euskara batuan: "Umeari lokarriaren korapiloa egiten irakatsi diot".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide