Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: 'Garbigune berria Azkoitian?'

Gurpilak eta kableak, Santa Kutz auzoan. (Argazkiak: M. A.)

M. A. Maxixatzeneko erabiltzaileak salatu du Santa Kutz auzoaren inguruan, Azpeitira bidean gurpilak eta kable sortak daudela.

"Santa Kutz auzoan behera jaisten hasita, Azpeitia aldera, argazkian ikusten diren gurpilak eta kable sortak daude, gutxienez hilabete batez. Argazkiak igande goizekoak dira. Udaletxeko edo Mankomunitateko inork ez al ditu ikusi horiek? Gora Azkoitiko Agenda 21".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide