Pentsiodunek 2020ko lehen elkarretaratzea egin dute plazan

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 13a, 12:25

'Pentsio duinen alde' karteltxoak eskuetan, hainbat herritar bildu da gaur, astelehena, pentsiodunen aldeko elkarretaratzean.

Urteko lehen elkarretaratzea egin dute gaur, astelehena, pentsiodunek. Joan zen astean ez zuten elkarretaratzerik egin, astelehena, hilak 6, Errege eguna izan baitzen. Pentsio duinen alde kartelak eskuetan zituztela, pentsiodunen eskubideak aldarrikatu dituzte plazan, eta dozenaka herritarrek parte hartu dute elkarretaratzean. Datorren astean ere ordu eta leku berean jarri dute hitzordua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide