Azkoitiarra zen Durangoko kutxa automatiko batean hilda aurkitu duten etxegabea

Durangoko kutxa automatikoa. (Argazkia: Anboto)

Atzo aurkitu zuten hilda 49 urteko gizonezkoa, Durangoko Frai Juan Zumarraga kaleko kutxa automatiko batean. Ertzaintzak ikerketa hasi du kasua argitzeko.

Etxegabe bat hilda aurkitu zuten atzo, igandea, Durangoko (Bizkaia) Frai Juan Zumarraga kalean dagoen kutxa automatiko batean, eta Ertzaintzak MAXIXATZENi baieztatu dionez, azkoitiarra zen hildakoa. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, han egiten zuen lo gizonezkoak, eta 49 urte zituen.

Atzo, 12:30 aldean aurkitu zuten gizonezkoaren gorpua, kutxa automatikoaren barruan manta batekin estalita. Ertzaintzak ikerketapean du gertaera.

Urtea hasi zenetik, bi dira Euskal Herrian hil diren etxegabeak. Joan den urtarrilaren 3an beste etxegabe bat atzeman zuten hilda, Donostian. Hark ere kutxa automatiko batean egiten zuen lo.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide