Osakidetzan tramiteak online egiteko ikastaroa emango dute KZgunean otsailaren 10ean eta 11n

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 13a, 12:07
Azkoitiko anbulatorioa.

Osakidetzan tramiteak egiten ikasteko saioak antolatu dituzte KZgunean otsailaren 10erako eta 11rako. Ikastaroan interesa dutenek 943 02 36 19 telefonora deitu beharko dute edo KZgunean bertan izena eman.

Osakidetzako tramiteak errazteko eta Azkoitiko anbulatorioko erabiltzaileen arreta hobetzeko helburuarekin, Online bidezko tramiteak osakidetzan ikastaroa antolatu dute KZgunean. Saioen helburua azkoitiarrek izapideak mugikorrarekin, ordenagailuarekin zein tabletarekin egiten ikastea da. Otsailaren 10ean eta 11n izango dira saioak KZgunean bertan (Elkarguneko 1. solairua), 18:00etatik 20:00etara bitartean. Kurtsoan interesa dutenek bi bide dituzte izena emateko: KZgunean nahiz anbulatorioan izena emanda edo 943 02 36 19 telefonora deituta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide